Albisteak
Sakonetarako joan-etorria, Zumaia Flysch Traileko hirugarren entrenamendu saioan
Urriaren 2an jokatuko den Zumaia Flysch Trail mendi lasterketarako hirugarren entrenamendu saioa egingo da igandean, uztailak 3. Igandeko saioan Sakonetarako joan-etorria egingo dute parte-hartzaileek, eta interesa dutenek, izena eman dezakete dagoeneko info@zumaiaflyschtrail.eus e-postara idatzita.
Izena ematen dutenek goizeko 8:00etan egon beharko dute Lubaki kiroldegian, eta 17-18 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute. Aurrekoetan bezala, Maite Egaña, Amaia Agirresarobe, Leire Baraibar, Igor Ostolaza, Salva Millan eta Mikel Artia izango dituzte gidari lanetan.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest