Igandean, irailak 24, emango zaio amaiera entrenamendu saioei. Igandeko azken saioan urriaren 8ko lasterketan egingo diren bi ibilbideak egingo dira “zati handi batean behintzat, lasterketa egunera arte ezin baita ibilbideko zati batetik igaro”. Hala, ibilbide luzekoek hiru ordu eta erdi inguruko itzulia egingo dute, eta motzekoek, aldiz, bi ordukoa.

Entrenamendu saio luzea izango da, eta, beraz, parte hartzen dutenek saioan zehar behar izango dituzten jakiak eta edariak eraman beharko dituzte.

Parte hartu nahi dutenek Lubaki kiroldegira agertu beharko dute 8:00etarako.


Animatu eta parte hartu azken saioan!