Ekainaren 8an egin zuten Flysch Trail lasterketa prestatzeko lehen entrenamendua, eta igande honetan izango da bigarren saioa. Entrenamendua 08:00etan hasiko da, Lubaki kiroldegi aurretik.

Lasterketa motza prestatu nahi dutenek zortzi kilometroko ibilbidea egingo dute, eta 190 metroko desnibel positiboa izango du. Ibilbide luzekoek, aldiz, 13 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik, 300 metroko desnibel positiboarekin. Bi saioak Elorrixa eta Arantza inguruan egingo dira, eta 90 minutu iraungo dutela aurreratu dute.

Dortsalak zozketan

Emakumeei bideratutako saioak izan arren, gizonezkoek ere parte hartzeko aukera dute entrenamenduetan. Gainera, lau entrenamendu saiotan parte hartzen duten emakume guztien artean Zumaia Flysch Trail lasterketarako 15 dortsal zozkatuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasun Sailak.