Albisteak
Oporren ondorengo entrenamendu saioa, larunbatean
Udako oporrak amaituta, entrenamendu saioei ekingo die Zumaia Flysch Trailek. Hala, larunbat honetan egingo da bosgarren saioa. Aurrekoekin izan bezala, kiroldegitik abiatuko dira parte hartzaileak, 08:00etan.
Bi ibilbide landuko dituzte; batean, lasterketa motza egin behar dutenek 11 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Elorrixa aldetik. Entrenamenduak bi ordu iraungo ditu.
Ibilbide luzekoek, aldiz, Sakoneta ingurutik ibiliko dira, 18 kilometro eginez. Motzekoan bezala, bi ordu iraungo dituela aurreikusi dute antolatzaileek.
Gogoratu gainera, lau prestakuntza-saiotan parte hartzen duten nesken artean 15 dortsal zozkatuko dituela Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasun Sailak.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest