Zumaia festan murgilduko da Flysch trailarekin batera
Zumaia Flysch Trail urriaren 6ko 9:30ean lehertuko da, lasterketa luzearen hasierarekin batera. 10:00etan, berriz, lasterketa motzeko korrikalariak abiatuko dira. Ordu batzuetan zehar korrikalariek, ikusleek eta boluntarioek kirolaz eta Zumaiako ingurune bikainaz gozatzeko aukera izango dute.
Ondoren, ordea, festa izango da nagusi, izan ere, iaz egin bezala, kirol proba umore onean mantentzeko, festa antolatu dute Flysch Traileko arduradunek. Odieta frontoian egingo da festa, 11:30etik aurrera, eta soilik korrikalarientzat eta boluntarioentzat izango da: “Korrikalariak eta boluntarioak sartu ahalko dira, egiten duten lana eskertzeko modu bat da, beraiek gabe horrelako lasterketa bat ezingo baitzen antolatu”.
Modu honetan, janariaz, edariaz eta herriko Hamarru elektrotxarangaren musikaz gozatzeko aukera izango dute bertan bilduko direnek, eta arduradunek korrikalariak eta boluntarioak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest