60 bat emakume ari dira parte hartzen entrenamenduetans
Emakumeen parte hartzea sustatzeko ekimenak arrakasta izan du. Dagoeneko 38 emakumek lortu dute Flysch Trailerako dortsala ziurtatzea bi entrenamendu saiotan parte hartuta, eta beste 21ek dute aukera apirilaren 7ko entrenamenduarekin.
Flysch Trail mendi lasterketan emakumeen parte hartzea areagotzeko ekimen berritzailea jarri dute aurten martxan antolatzaileek Zumaiako ZTR taldearekin batera. Bereziki emakumeei bideratutako entrenamendu saioak antolatu dituzte, sari batekin: bi entrenamendu saiotan parte hartzen dutenek ziurtatuta izango dute lasterketan parte hartzeko dortsala. Orain arte egin dituzten hiru saioetan 38 emakumek bete dute antolatzaileek eskatutakoa, eta beste 21ek aukera dute apirilaren 7ko entrenamenduarekin. Beraz, 59 emakumek dortsala bermatuta izan dezakete maiatzaren 6an izen-ematea zabaltzerako.
Maiatzaren 12an eta ekainaren 2an egingo dituzte azken bi entrenamendu saioak (irekiak dira saio guztiak), eta maiatzaren 25ean Salomonek antolatutako entrenamendu saio berezia izango da, nahi duenarentzat.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest