Albisteak
Ingurumenaren eta zaborraren inguruko hitzaldiak, prest
Zumaia Flysch Trail lasterketa bat baino gehiago da, eta horren adierazle dira laguntzen ditugun gizarte ekintzako proiektu desberdinak, edota ingurumenaren zaintzan dugun ardura. Eta azken horren harira, hain zuzen ere, antolatu ditugu hitzaldi desberdinak.
Izan ere, aurtengo probaren leloa den ZAINDU INGURUMENA oinarri hartuta saio desberdinak izango dira irailaren amaieran eta urriaren hasieran. Hitzordu horietan aditu ezberdinek ingurumenari buruz prestatutako solasaldian parte hartzeko aukera izango dute herritarrek.
ZABORRA ITSASOAN. Irailak 30, osteguna, 19:00etan.
ZABORRA ESPAZIOAN. Urriak 1, ostirala, 19:00etan.
ZABORRAK MENDIAN. Urriak 2, larunbata 19:00etan.
Hitzaldi bakoitzaren inguruko informazio guztia hemen
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest